3. BIDEOJOKO GENEROAK

Bideojoko genero batek elementu komunak dituzten joko multzoak aukeratzen ditu. Bideojokoen historian zehar elementu berdinak eduki dituzten hainbat bideojoko balio izan dute genero batean edo bestean sailkatzeko, zineman edo musikan bezala.

Bideojokoak sailkatu daitezke genero batean edo bestean irudikapen grafikoaren arabera eta jokalaria eta makinaren arteko interakzioaren arabera; joko sistema eta girotzea izango zen irizpiderik erabiliena generoetan sailkatzeko orduan. Esan beharra dago gero eta ohikoa dela jokoek elementu desberdinak edukitzea, eta honek bere sailkapena oztopatzen duela. Gaur egungo bideojokoen aldizkari espezializatuek
(Micromanía, Hobby consolas...) honela sailkatzen dituzte. Baliteke beste estatuko aldizkariek beste modu batean sailkatzea.

3.1. Borroka:
Borrokazko jokoak, bere izena esaten duen moduan, jokalariak eta ordenagailuak kontrolatutako pertsonaien arteko borroka islatzen du. Jokalariak alboko ikuspuntu batetik ikusten ditu borrokalariak, ikusle bat izango bazen moduan. Joko mota hauetan borroka-arteak nabarmentzen dira, erralak edo fikziozkoak, edo beste motatako liskarrak armarik gabe boxeoa edo borroka librea bezala. Beste joko batzuekin arma zuriak erabili daitezke: ezpata, aizkora, mailua...

mortal-kombat-2.jpg
Mortal Kombat


3.2. Beat them up:
Beat them up jokoak edo "borroka progreziboko jokoak" borroka jokoen antzekoak dira, baina kasu honetan jokalariak hainbat gizabanakoei aurre egin behar die jokoaren hainbat maila ezberdinetan zehar. Beat'em up jokoek bi pertsona edo gehiago jokatzeko aukera ematen dute modu kooperatibo batean jokoa errazteko. Genero honek dibertimenduzko jokoekin eta NES bezalako 3º belaunaldietako kontsolekin goreneko maila lortu zuen.

ctribe.png
Beat Them Up








3.3. Akziozko jokoak lehenengo pertsonan:
Joko hauetan, arma bat agertzen da lehen planoan pantailan eta jokalariak berarekin jardun dezake. Perspektiba honek jokalaria eskuaren atzean dagoela imaginatzea dauka helburu eta horrela identifikatuta sentituko da pertsonaiarekin. Hiru dimentsioetako grafikoak sentsazioa hau nabarmentzen dute. Jokoaren mekanika (gameplay) jokalariari erreflexu eta doitasun onak edukitzea eskatzen dio. Bideojoko batzuk genero hau markatu zuten: , Half Life, Unreal, Quake...

doom-wallpaper--.jpg
Doom

3.4. Akzioa hirugarren pertsonan:
Hirugarren pertsonan jokatzen diren jokoek, tiroak, borrokak eta ingurugiroarekin jardutea dute helburu, baina lehen pertsonetakoekin konparatuz, pertsonaia atzetik ikusten da eta batzuetan ikuspuntu isometriko batetik. Joko hauek doitasuna sakrifikatzen dute baina mugimendu askatasuna irabazten dute. Grand Theft Auto bezalako jokoak genero mota honen adibideak izango ziren. Baina beste batzuk ere badaude: BloodRayne, Las fuerzas de la Bestia, Heretic II, Mafia: The City of Lost Heaven, Magic Carpet, Max Payne, Mesas, Tomb Raider, The suffering, Syphon Filter besteak beste.

p15oqkap9fkoq1hfqjb17chcem4.jpg
Tomb Raider

3.5. Infiltrazio:
Infiltrazio jokoak duela gutxikoak dira. Metal Gear sagak, generoaren sortzailea, 1987an agertu zen. Infiltrazio generoa 1998. urtean zabaldu zen Metal Gear Solid (Playstation) agertu zenean. Joku hauek, isiltasunean eta estrategian oinarritzen dira, ez dute etsaiekin zuzeneko norgehiagoka bilatzen. Normalean infiltrazio generoak tiroko jokoen azpigenero bat bezala agertzen da aldizkari espezializatuetan.

ps2-metal-gear-solid-2-sons-of-liberty.jpg
Metal Gear Solid

3.6. Plataformak:
Plataformazko jokoetan jokalariak eszenatokian aurrera egin behar duen pertsonai bat kontrolatu behar du; oztopo fisikoak saihesten, salto egiten, eskalatzen edo makurtzen. Salto egiteko eta korrika egiteko gaitasunez aparte joko hauetako pertsonaiak beraien etsaien kontra borrokatzeko gaitasuna ere badute, horregatik akzio jokoetan bihurtzen dira. Hasiera batean pertsonaiak maila ezberdinetatik mugitzen ziren garapen horizontal batekin bi dimentsioetako eremuetan, baina 3D grafikoekin garapen hau norabide guztietara zabaldu zen. Super Mario 64 jokoan erabilitako ikuspuntu aldaketaren sistematik aurrera mugimendu askatasuna ikaragarria izan da.

mario_64.jpg
Super Mario 64

Nahiz eta genero hau oso ospetsua izan 80 eta 90. hamarkadetan, azkenengo urteetan bere ospea jaitsi egin da, gehienbat bideojokoetan 3D grafikoen sarrerarekin.

3.7. Arkade:
Arkade jokoak akzio azkarraren sinpletasunagatik bereizten dira, genero hau 1980. hamarkadan lortu zuen ospea. Ez da beharrezkoa istorio bat, bakarrik joko luzeak eta errepikakorrak. Space Invaders, Asteroids, Pac-Man, Missile Command, Galaxian... arkaderen adibide batzuk dira.

pacman_multi_agent.png
Pac-man


3.8. Kirola:
Kiroletako jokoek, errealitateko kirol-jokoak simulatzen dituzte: golfa, tenisa, futbola, hockeya eta abarrekoak aurkitu ditzakegu. Jokalaria pertsonaia kontrolatzen du zuzenean urrutiko kontrolarekin. Bideojoko hauen helburua, benetako kirol jokoak simulatzean datza, baina batzuetan beste elementu batzuk gehietzen ditu, Super Mario Strikers jokoan bezala, futbola da baina elementu magikoak batuta.

tony-hawk-s-pro-skater-4-46334.327762.jpg
Tony Hawk's Pro Skater

3.9. Lasterketak:
Joko hauetan pertsonaia puntu batetik hasten da eta helburua helmugara lehena iristea da. Oinarrizko idea, lehiatzea eta lehena heltzea da, eta batzutan kontzeptu hau zabaltzen da lasterketarako erramintak eta tranpak sortuz.

6a00d8345c890169e200e54f30c86e8833-640wi.jpg
Burnote 3

3.10. Bizkortasun mentala:
Joko hauek, pentsatzea eta bizkortasun mentala areagotzea dute helburu. Trebetasuna mentala garatzeko, zailtasun desberdinak dituzten ariketak gainditu behar dira.

Brain-age-2.jpg
Brain Age 2

3.11. Hezkuntza:
Nahiz eta aspalditik joko hauek haurrentzako baino ez dira erabili, hezkuntza jokoak dibertsioa ematen duten bitartean erakutsi egiten dute. Entziklopedia ez bezala, joko hau entretenitzen saiatzen da informazioa edo kontzeptuak buruz ikasten diren bitartean. Kasu batzuetan dudan jartzen da bideojokoen genero bat dela, kontzeptua ez dagoelako oso garatua.

3.12. Abentura klasikoa:
Abenturazko jokoak merkatuan saldu ziren lehenengo bideojokoak izan ziren, Colossal Cave Adventurekin hasita 70. hamarkadan. Joko mota hau arrakasta lortu zuen Zork izeneko jokoekin, 80. hamarkadan ospea lortu zuen eta 90. hamarkadaren erdira iraun zuen. Jokalariak protagonistaren paperean gauza ezezagunak eta buruhausteak konpondu behar ditu hainbat objektuekin. Abenturazko lehenengo bideojokoak testualak ziren eta hauetan jokalariak teklatua erabiltzen du ordenak sartzeko, "soka nola hartu" edo "nola joan hegoaldera", eta ordenagailuak gertatzen dena deskribatzen du. Grafikoen erabilera nagusitu zenean abenturazko joko testualak bisualei utzi zioten lekua.

zork.jpg
Zork

3.13. Abentura grafikoa:
1990. urte hasieran arratoiaren erabilera abenturazko "Point and Click" jokoari irekiera eman zion, abentura grafikoa ere deitua. Jokalariak edozein objekturen gainean klik egin dezake hartzeko, gero beste lekuren batean erabiltzeko.

000000000265123.jpg
Broken Sword

1990. urte amaieran joko mota hau ospea galdu zuen, batzuk genero honen bukaera zela pentsatu zuten. Baina 2005ean abenturazko jokoak bueltatu ziren The Moment of Silence, The Black Mirror, Sherlock Holmes: The Silver Earring o NiBiRu: Age of Secrets bezalako jokoekin. Abenturazko joko onenak hurrengo izenburuak dauzkate: Day of the Tentacle, King's Quest, Leisure Suit Larry, Broken Sword, Gabriel Knight, Police Quest, Space Quest eta Monkey Island.

3.14. Musikalak:
Bere garapena, musika eta honen adierazpen desberdinekin jolastea da, dantzatzen, musika jotzen, besteak beste. Ospe handiena izan duen jokoa Guitar Hero izan da, non kitarra urrutiko kontrola bihurtzen da eta jokalariek doinuak eta rock abestiak imitatu egiten dituzte. Karaokean oinarritutako bideojokoak ere arrakasta eduki dute, joko mota honen adibiderik ezagunena Singstar jokoa da. Azkenik ere garatu dira mugimendua eta dantza eskatzen duten jokoak Dance dance Revolution bezalakoak. Adibideak: Karaoke: Singstar (PlayStation), Lips (XBox 360), Boogie (NDS, Wii, PS2), edo Karaoke Revolution (PS2, PS3, Wii, Gamecube, XBox, XBox 360)

PIU.jpg
Pump It Up

Instrumentu musikalak: Guitar Hero, Rock Band, Donkey Konga, Wii Music edo Jam Sessions.
Dantza: Dance Dance Revolution, Pump It Up, B-Boy.
Beste batzuk: Bust a Groove, Baetmania, Elite Beat Agents, Electroplankton edo Space Channel 5, Osu! Tatakae! Ouendan.

3.15. Party Games:
Genero honetan jokalariak tablero birtualetan aurrera egin behar du txandaka eta hainbat proba gainditu behar ditu. Beraien artean lehiatzen dira helmugara lehenbailehen heltzeko eta puntu kantitate handiena lortzeko. Adibide batzuk: Mario Party, Sonic Shuffle Tweety and The Magic Gems, Viva Piñata Party Animals.

images.jpeg
Mario Party

3.16. On-line jokoak:
On-line jokoak ez dira oso erabiliak espainian besteekin konparatzen baditugu. Berneten (Adese) iritziz 2006.urtean: "Jokalariei gehien gustatzen zaiena besteekin harremanetan egotea da(%68,4), jende berriarekin jolastea (%23,8) eta beste pertsonekin lehiatzea (%9,8)." Espainiako jokalariak on-line jokoak asko ez erabiltzearen arrazoia izan daiteke joku hauetan txat-a dagoela eta jokalari askok ingelesez hitz egiten dute. Komunikatzeko sailtasun hori izan daiteke arrazoi nagusia.

dragon_ball_online_002.jpg
Dragon Ball On-line